Debabarreneko mankomunitateak doako arreta telefonoa (900 10 32 26) jarri du herritarren eskura edukiontzi berriei buruzko zalantzak argitzeko

2014ko maiatzaren 14a

Debabarreneko mankomunitateak telefono bidezko arreta-zerbitzua jarri du abian txipa duten edukiontzi berriei buruzko zalantzak argitzeko. Era berean, telefonoak euskarria eta zerbitzua eskainiko dio mankomunitate osoari edukiontzi berriak ezartzen diren heinean.

Debabarreneko mankomunitateak telefono bidezko arreta-zerbitzua (900 10 32 26) jarri du abian txipa duten edukiontzi berriei buruzko zalantzak argitzeko. Maiatzaren 16an hasiko dira edukiontzi berri horiek Eibarren jartzen. Telefonoa 900 motakoa denez, deiak doakoak izango dira erabiltzailearentzat, informazioaren hedapena ahalik eta zabalena izateko eta sistema berria ahalik eta epe laburrenean martxan jartzeko. 

Arreta-zerbitzua honako kasuistika hauetaz arduratuko da: txartelak hartzean eta erabiltzean sortzen diren arazoak eta edukiontzien nahiz materia organikoa botatzeko poltsa biodegradagarrien erabilera egokia. 900 10 32 26 telefono-zenbakiaren lehenengo zeregina txipa duten edukiontzi berrietarako sarbidea izateko beren etxebizitzetan txartel pertsonalizatuak jaso dituzten Eibarko 10.000 familia baino gehiago artatzea izango da. Era berean, telefonoak euskarria eta zerbitzua eskainiko dio mankomunitate osoari edukiontzi berriak ezartzen diren heinean.


Puntu morea