Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Nortzuk gara

Nortzuk gara

Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatea Mallabia, Ermua, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mendaro, Deba eta Mutriku udalerrien elkarteak osatzen du.

1982ko maiatzaren 29an bihurtu zen eskualdeko mankomunitate. Haren eskumenak hiri hondakinak eta haien parekoak biltzea, kaleak garbitzea eta eskualdeko txakurtegia kudeatzea dira (ikus Estatutuak PDF formatuan).

1990. urteaz geroztik, papera eta kartoia, ontziak eta beira biltzen ditu, eta 1994az geroztik eskualdean dauden lau garbiguneak kudeatzen ditu.

Biztanleria

Biztanle kopuru honi ematen dio zerbitzu:

  • Mallabia 1.188 biztanle
  • Ermua 16.274 biztanle
  • Eibar 27.392 biztanle
  • Soraluze 3.995 biztanle
  • Elgoibar 11.356 biztanle
  • Mendaro 1.929 biztanle
  • Deba 5.420 biztanle
  • Mutriku 5.028 biztanle
  • GUZTIRA 72.582 biztanle