Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Zerbitzuak Garbiguneak

Garbiguneak

Garbigunea etxeko hondakinak eta haiekin parekatu ahal diren hondakinak gaika biltzeko zentroa da. DOHAINEKOA da. Herritarrek birziklatu, berrerabili edo balorizatu ahal diren materialak hara eraman ditzakete.

Araudi hone xedea Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatearen garbiguneen funtzionamendua arautzea da:

1. puntua: Harrera kontrola.

Garbiguneko beharginak aginte nahikoa dauka bere tipologia edo kopuruagatik araudi honetan sartzen ez den edozein hondakin ez onartzeko. Halaber, beharginak betebehar hauek dauzk:

  • Erabiltzaileari hondakinak non utzi aholkatzea.
  • Onartu ezin diren gaiak sartzea galaraztea.
  • Erabiltzaileen eta materialen sarrera erregistroa edukitzea.
  • Erregistro bat edukitzea, datu hauekin: izen-abizenak, NAN, hondakin mota eta kopurua.
  • Kudeatzaile baimenduentzako edo beste batzuentzako hondakinen sarrera edo irteera erregistroa edukitzea (edukiontzi hutsak, edukiontzi beteak, albaranak eta abar).
  • Baimenduta ez dagoen edozein pertsonak edo enpresak hondakinak eramatea galaraztea.
  • Instalazio osoa kontserbazio egoera onean eta ordenatuta mantentzea.

2. puntua: Erabiltzailearen erantzukizuna.

  • Uneoro, erabiltzaileak Garbiguneko arduradunaren jarraibideak beteko ditu.
  • Erabiltzaileak berak utziko ditu materialak esleitutako edukiontzietako bakoitzean, beraien osaera kontuan izanik, modu ordenatuan.
  • Erabiltzaileak biltegi aldea garbi edukitzen lagunduko du.

3. puntua: Mugak.

  • Etxean sortutako hondakinak eta prekoak soilik onartuko dira.
  • Pneumatikoak: gehienez, 5 ale erabiltzaile bakoitzeko.

4. puntua: Harrera ordutegia.

  • Astelehenetik ostiralera: 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
  • Larunbatetan: 09:00etatik 13:00etara.
  • Igandeetan eta jaiegunetan itxita.

5. puntua: Kokalekua

Leku hauenta kokatzen dira:

  • Ermua-Mallabian: Urtia poligonoa, z/g
  • Elgoibarren: Albitxuri poligonoa / Urruzuno auzoa
  • Mutrikun: Transferentzia plantan, Debako errepidean bi kilometrotara dagoena (Laranga auzoa, z/g)

 

6. puntua: Garbigunearen erabiltzaileak.

A)    Garbigunea erabiltzaile hauentzat da:

  • Etxebizitza partikularrak.

B)    Ondoko hauek EZIN DUTE hondakinik utzi Garbigunean:

  • Udalak.
  • Hiri hondakinak biltzen dituzten enpresak.
  • Hondakin inerteeen bilketa kudeatzaileak.
  • Industriak, oro har.
  • Eraispen enpresak.
  • Merkataritza: saltoki handiak.
  • Konponketa tailerrak.

7. puntua: Hondakin onargarriak.

  • INERTEAK: Obra hondakinak, kristalak, konketak, komunak...
  • MARGOAK, PESTIZIDA, GARBIKETA PRODUKTUAK, AEROSOLAK eta DISOLBAGARRIAK (kopuru txikiak)
  • ZURA: Armairuak, aulkiak, kutxak, markoak, ateak, oheak.
  • TAMAINA HANDIKOAK: Altzariak, koltxoiak, soomierrak,...
  • PLASTIKOAK: Pertsianak, aulkiak, mahaiak, jostailuak, enbalajeak,...
  • TXATARRA: Erradiadoreak, bizikletak, harraskak, antenak, aulkiak, bidoiak,...
  • LERRO ZURIA: Hozkailuak, garbigailuak, mikrouhin labeak,...
  • LERRO MARROIA: Telebistak, bideoak, DVD irakurgailuak, musika ekipoak, ordenagailuak,...
  • PAPERA ETA KARTOIA: Kartoi kutxak, enbalajeak, aldizkariak, egunkariak,...
  • PNEUMATIKOAK: Gehienez, 5 ale erabiltzaile bakoitzeko.
  • METAGAILUAK ETA BATERIAK
  • OLIOAK: Motorrenak
  • BEIRA: Botilak, poteak,...
  • BESTE BATZUK: Mota guztietako pilak, fluoreszenteak, toner-kartutxoak, sakeleko telefonoak, CDak, DVDak, bideo zintak eta kaseteak, merkuriozko termometroak, jostailuak, argazki kamerak, bonbonak,...

8. puntua: Hondakin ONARTEZINAK.

  • EHUNAK: OLDBERRI edukiontziak.
  • SENDAGAIAK: Farmazietan utz daitezke.
  • ERRADIOGRAFIAK: Anbulatorioetan utz daitezke.
  • ETXEKO ZABOR ORGANIKOAK.
  • OSPITALEETAKO HONDAKINAK.
  • ENPRESETAKO HONDAKINAK.
  • BESTELAKO HONDAKIN IDENTIFICA EZINAK.

9. puntua: Onurak

  • Hondakinetan dauden materialak birziklatzeko berreskuratzea.
  • Hondakinen kontrolik gabeko isurketa galaraztea.
  • Kontrolatutako hondakindegietan bota edo tratatu beharreko hondakinen bolumena murriztea.

 

*Debekatuta dago Garbigunearen kanpoaldean hondakinak uztea, irekita nahiz itxita egon