Traste zaharren bilketa
Zerbitzu hau etxeko traste handiak jasotzeko da, adibidez:
Utzi daitezke
- Altzariak eta trasteak (koltxoiak)
- Hozkailuak, garbigailuak, mikrouhin labeak
- Telebistak, bideoak, musika ekipoak
- Ordenagailuak, inprimagailuak, faxak...
Ezin daitezke utzi
- Produktu toxikoak (margoak, aerosolak)
- Inausketa eta berdeguneetako hondarrak
- Obra txikietako hondakinak: Komunak, azulejoak, hodiak, zaborra...
Prozedura
- Mankomunitatera deitu behar da, trasteak non utziko diren azaltzeko. Telefono zenbakia 943.70.07.99 da (deiak astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara, hartzen dira)
- Altzariak eta tresnak edukiontzi gunerik hurbilenean utzi behar dira, 20:30etik 21:30era, oinezkoei igarotzea galarazi gabe, eta edukiontzien kontra jarri gabe
- Egun bakoitzeko ezin da gela bat baino gehiago atera
Bolumen handiko hondakinak sailkatzeko Arrasateko plantara eramaten dira. Han sailkatzen eta zatitzen dira:
- Lerro grisa eta marroia: Indumetal Recycling, S.A. enpresara bidaltzen da
- Txatarra: Metala altzairu galdategietan birziklatzen da
- Zur garbia: Aglomeratu gisa birziklatzen da
- Zur zikina: Erregai gisa erabiltzen da
- Baztertutakoa: Aprobetxatu ezin dena hondakindegira bidaltzen da
Bilketa egun jakin batean egiten da udalerri bakoitzean:
- Mallabian, Ermuan eta Eibarren astelehenetan
- Soraluzen, Elgoibarren, Mendaron, Deban y Mutrikun ostegunetan
Ingurumenerako onurak
- Osagai arriskutsuak ingurunera botatzea saihesten da
- Lehengaiak aprobetxatzen dira
- Zabor gutxiago tratatu behar da. Horri esker, hondakindegia ez da hain erraz betetzen
- Energia eta natur baliabideak aurrezten dira, bolumen handiko hondakinen materialak birziklatzen edo energetikoki balorizatzen direlako
